XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orixeren urratsetan MENDEURRENA.

Abenduaren seian ospatu dugu Nikolas Ormaetxearen jaioteguneko mendeurrena.

Orexan, Gipuzkoako herri txikitxo honetan jaio zen 1988an.

Amak hiruzkiak izan zituenez, inudea Uitzin, Nafarroan, bilatu behar izan zion Nikolasi.

Han hezia dugu beraz.

Nikolasengan ikutu handia utzi zuen Nafarroako herri txiki honek.

Hartaraino handia ere, gero Euskaldunak poema han kokatua emango digu.

Gaztezaroaren atetara iritxi eta, jesuita sartu zen 1905ean Xabierren.

Hortik aurrera ibili luzea ikasketa nahiz eginkizun ezberdinetan: Loiola, Burgos, Oña, Comillas, Carrión de los Condes, Tutera, Xabier (berriz), Oña (berriro).

Azkenik teologiako bi urte egin ondoren, 1923an, utzi behar izan zuen Jesusen Lagundia.

Oso gogor egin zitzaion jesuita ezin izana.

Garai honetan eginiko zenbait idazlan: Del acento vasco, Revista Internacional de Estudios Vascos-en argitaratua.

Eusko Olerkitzaz eta Eusko Olerki Neurritzaz 1922ko Euskal egunetako Itzaldiak-etan emanak.

Bai eta 1917tik 1922ra bitartean Jesusen Biotzaren Deya-n argitaratu zituen lanak.

Jesuitetatik irten eta Bilbora Azkuerekin Euskaltzaindiako bulegotan lan egitera, bai eta Euzkadi egunkariaren euskarazko sailaren arduradun Kirikiñok utzi zuenean.

Azken langintza honetan Lauaxeta olerkariarekin batera aritu zen.

Zortzi urte trinko egin zituen Bilbon.

Hemendik Orexara, jaioterrira, 1931an, baina eginkizun batetarako beren-beregi traba guztiz askatua: Euskaldunak poema idazteko hain zuzen.

Idazlan asko Euzkadi egunkarian argitaratu zituen garaia da hau.

Horretaz gainera, Tormes-ko itsu-mutilla eta Santa Kruz apaiza 1929an.

Lehenengoa itzulpena eta bestea berak egina.

1930ean Mireio Mistral-en poemaren itzulpena.

Orexan zela, berriz, 1934garren urtean amaituak zituen Euskaldunak poema eta Barne muinetan egin eta argitaratua.

Gerra sortu zenean, 1936an esku lotuak burniz Iruñako San Kristobal espetxera eraman zuten preso.

Handik irten ondoren, Tolosan, Orexan eta Uitzin ihes-gordean ibilia, noizbait pasa zuten mugaz harago, 1938an.

Ipar Euskal Herrian eta Frantzia hego aldean egin zituen 1950 bitartekoak.

Hemen ere leku ugari zapaldu zuen: Donibane, Gurseko zelaia, Saubion, Air-Sur-L`Adour, Betharram, Bidarrai, Donibane (berriz).

Halabeharrez eta izamoldez (?) habi askotako txoria.

Ez ordea lorerik lore goxo hutsean zebilena, euskara egina bait zuen bere andregai.

Hartara emana zen gehienbat, bizi-beharrak bestetaratu ez zuenean.

Idazlanak:Urte guziko Meza-Bezperak Urte dexente badira ere hortik zehar ibili zenekoak.

Bi gerrate eta atzerri bizitza urduria daude hor jokoan.

Ibiliaren eztiak beharbada Ameriketarakoan dastatu zituen inoizkorik eta gehien: 1950ean joan eta 1954ean itzuli hego Euskal Herrira.

Baina Argentina, Bolivia, Perú, Ecuador, Guatemala, El Salvador-dik ibili eta gero.

Handik itzuli eta Lazkaon (beneditarretan) Orexan (Gogortzanean) eta Jose Mari Aranalde iloba txikiarekin Araman eta Añorgan 1961eko abuztuaren 9an hil zen arte.